Irailaren 1ean igerileku klimatizatuak, sauna eta bainu turkiarra berrirekiko ditugula gogorarazi nahi dizugu, baita jacuzzia ere. Honekin batera, efizentzia energetikoa bultzatzeko erakunde publikoek sustatu dituzten neurriak jarraituz, Zelandi Kirolguneko igerilekuen uraren tenperatura gradu batean jeitsiko dugularen berri eman nahi dizugu, betiere osasun sailetik finkatutako arauak errespetatuz.
Tamalez, neurri honek ez dauka 2022-2023 kurtsoan zehar zerbitzu guztiak irekita mantentzeak suposatzen duen energia gastuari aurre egiteko ahalmenik. Horregatik, Altsasuko Udalarekin hainbat neurri hitzartu dira egoerari aurre egiteko, haietariko bi nabarmentzekoak direnak.
Lehendabiziko neurria, udaletxeak egingo duen bigarren diru ekarpen bat da. Hau, ekainean jasotako 120.000 €ak bezala, kirol instalazioen energia kontsumoen prezioaren igoera arintzera zuzenduko da.
Bigarren neurria abonoen prezioen eguneratzea da, 7 urte baitaramate aldaketarik gabe. Eguneratze hau 2022ko iralaren 1ean emango da eta 1,05€ eta 2,60€ bitartekoa izango da, abonoaren arabera. Prezio berriak web orrian kontsulta daitezke, TARIFEN sailean.
Azkenik, Altsasuko kirol instalazioen parte izaten jarraitzea eskertu nahi dizugu, horregatik irailaren 19tik 30era ATABO+ eko abonoaren jarduerak doan ezagutzeko aukera izango duzu.
Agur bero bat,